Gaurkotasuna

Prentsa-oharrak

19/10/2015

Luis Aramburu Eskolako ikasle helduek errezitaldia emango dute ostegunean katedraleko Done Jakue kaperan

2015/10/19 Sielu Kamera eta Laulaiat taldeak arituko dira bertan, Irene Ojanguren irakaslearen zuzendaritzapean

Vitoria-Gasteiz, 2015eko urriaren 19a.- Ostegunean, Luis Aranburu Udal Musika Eskolako ikasle helduen bi talde izango dira protagonistak aipatu errezitaldian, eta katedraleko Done Jakue kapera izango da horretarako agerlekua. Purcell-en, Soler Aitaren eta Vivaldiren piezekin egindako programa joko dute. Sarrera doan izango da aretoa bete arte.

Luis Aramburu Udal Musika Eskolan sortu diren bi talde dira Sielu Kamera eta Laulaiat, eta ikasle helduek osatu dituzte. Ostegun honetan, hilak 22, katedraleko Done Jakue kaperan izango den errezitaldian hartuko dute parte. Aipatu kapera, aldi berean, Santa Maria parrokiaren barrutia da. Irene Ojanguren irakasleak zuzenduko ditu; Sielu Kamerak H. Purcell-en Music for the funeral of Queen Mary eta Soler Aitaren Stabat Mater joko ditu. Bestalde, Vivaldiren Gloria abestuko du Laulaiat taldeak. Arratsaldeko 20:00etan hasiko da errezitaldia, eta kaperarako sarrera doakoa izango da berau bete arte.