Gaurkotasuna

Prentsa-oharrak

22/10/2015

Santa Maria Katedrala Fundazioak haurrentzako Gabonetako postalen lehiaketaren laugarren edizioa antolatu du

2015/10/22 11 urte arteko haurrek parte hartu ahal izango dute eta Fundazioak saritutako christmas-ak erabiliko ditu Gabonak zoriontzeko

Vitoria-Gasteiz, 2015ko urriaren 22an.- Santa Maria Katedrala Fundazioak, laugarren urtez jarraian, gaztetxoenek Gabonetako postalak diseinatzen laguntzeko lehiaketa antolatu du. Erakundeak postal horiek erabiliko ditu datozen Gabonak zoriontzeko. Parte hartu nahi duten 3 urtetik 11 urtera arteko haurrek datozen azaroaren 27ra arte aurkez ditzakete beren lanak.

  Gabonak iristeko bi hilabete baino gehiago falta diren arren, gaztetxoenak dibertitzeaz gain beren sormena garatuko duten ekimen batean pentsatzen has daitezen, tenplu zaharra Gabonekin lotuz. Aurtengo lema oso erraza da: -Santa Maria Katedrala eta Gabonak etorkizunean-. Beren hiriaren egunerokoaren parte eta haren historia bizian funtsezko pieza bihurtu den proiektuari buruzko inpresioak modu grafikoan islatu dezaten nahi da.   Lehiaketa bi kategoriatan banatzen da: 3 eta 5 urte arteko neska-mutilena eta 6 eta 11 urte artekoena. Bakoitzak bi marrazki orijinal eta argitaragabeekin har dezake parte. Marrazkiak ohiko edozein marrazki-teknika erabiliz egin daitezke (ez da lan digitalik onartuko) eta euskarazko eta gaztelaniazko mezuak izan ditzakete. Parte hartzeko lanak azaroaren 27ra arte, ostirala, entrega daitezke Santa Maria Katedraleko Bisitariak Hartzeko Zentroan (Buruilleria plaza), posta arruntez bidalita edo norbera etorrita, astelehenetik ostiralera 10etatik 14etara eta 16etatik 19etara. Irabasleek eskolako material-sail bat jasoko dute.     Epaimahaiak abenduaren 4an emango du aditzera erabakia. Kategoria bakoitzeko 3 sari emango dira gehienez. Lehiaketaren xedean aipatzen den moduan, Santa Maria Katedrala Fundazioak datozen Gabonak zoriontzeko erabiliko ditu saritutako postalak.   Oinarri guztiak www.catedralvitoria.com web-orrian kontsulta daitezke