Gaurkotasuna

Prentsa-oharrak

03/12/2015

Gasteizko Erdi Aroko harresiak ate irekiko eguna ospatuko du abenduaren 8an, goizez

2015/12/03 Blogarien eta instagram erabiltzaileen bi taldek ere bisitatuko dute tenplua jaiegun horietan

Vitoria-Gasteizen, 2015eko abenduaren 3a.- Abenduaren 8an, asteartea, ospatuko da Gasteizko Erdi Aroko harresien ate irekien eguna, goizeko 11:30 eta 13:30 bitartean. Jatorrizko tarterako sarrera Harategi Kantoian dago kokatua, eta irekia egongo da sarbide librearekin. Zaharberritutako azken tartearen kasuan, Frai Zacarias Martinez kalean dauka sarrera, eta 20 minutuko doako bisita gidatuak egingo dira. Ez da aurrez erreserbatu behar.

Bestetik, Santa Maria Katedrala bisitariez beteta egongo da hurrengo asteburuan. Konstituzio Egunaren eta Sortzez Garbiaren ospakizunek, igandean eta asteartean, hurrenez hurren, bidaiarientzat neguko erakargarritasun bihurtu den jaiegun-zubi bat sortu dute.

Jende gehiago hartuko dituzten egunak larunbata, igandea eta astelehena izango dira, eta orain arte gehien eskatu duten bisita tenplua ikusi eta, ondoren, dorrera igotzea ahalbidetzen duena da. Bisitak hamabost minututan behin egiteko asmoa dago. Zubi honetan ohikoa denez, profila nazionala da batez ere, probintzia mugakideetatik etorritakoak nagusituz, eta, era berean, bisitari asko hurbiltzen dira Madrilgo, Kataluniako, Gaztela eta Leon eta Valentziar Erkidegoetatik.

Gainera, larunbatean, turismoan adituak diren blogarien talde batek, eta igandean Instagram sare sozialeko zaleen talde batek, zeinak argazkiak eta bideoak partekatzen dituen, bisitatuko dute tenpkua Gasteiz On Merkatarien Elkarteak gonbidatuta. 

Informazio gehiago eta erreserbak: Bisitariak Hartzeko Zentrora (Buruileria plaza). 945 255 135.