2016/07/11 Datorren larunbata, uztailaren 12tik aurrera katedraleko kripta-museoa bisitatzeko aukera izango duzu. Erreserbak:945255135
Santa Maria Katedralak beste mugarri bat jo du museo bihurtutako kripta jendeari irekitzean. Uztailaren 11n, astelehena, izango da inaugurazio-ekitaldia, eta Iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritzako lehendakaria izango da horren buru. Era berean, Ramiro Gonzalez Arabako ahaldun nagusi eta Fundazioko Patronatuko presidentea, Gorka Urtaran Gasteizko alkatea eta Juan Carlos Elizalde elizbarrutiko apezpikua ere egongo dira, beste agintari batzuen artean.