Gaurkotasuna

Prentsa-oharrak

21/09/2016

Santa Maria katedralak Bizente Goikoetxearen omenezko kontzertua hartuko du bihar, haren heriotzaren mendeurrenean

2016/09/21 Araba abesbatza eta Camerata Gasteiz izango dira bertan. Kontzertua 20:30ean hasiko da, eta sarrera doan izango da aretoa bete arte.

Gasteizen, 2016ko irailaren 21ean.- Santa Maria katedraleko erdiguneko nabea agertokia izango da bihar, osteguna, eta Bizente Goikoetxea konpositore arabarren heriotzaren mendeurrena oroituko duen errezitala joko dute bertan. Kontzertua 20:30ean hasiko da, eta doakoa izango da lekua bete arte. Araba abesbatza eta Camerata Gasteiz arituko dira bertan jotzen.

  Pasa den apirilaren 9an, ehun urte bete ziren Bizente Goikoetxea Errasti hil zela. Lurralde honek eman duen konpositore nagusietako bat oroitzeko, errezitaldi bat hartuko du bere baitan tenplu gasteiztarrak, eta, bertan, bere obra nagusi batzuez gozatu ahal izango da. Aitor Sáez de Cortázarrek zuzenduko ditu Araba abesbatza eta Camerata Gasteiz, eta Sabin Salaberrik lagunduko die organoarekin -berak egokitu du, gainera, partitura-. Arabako Foru Aldundiko Euskara, Kultura eta Kirol Sailak antolatu du kontzertua.   Egitaraua:  




  • Missa in honorem Immac.





Concept B.M.V.                  B.Goikoetxea - S. Salaberri             Kyrie Gloria Credo Sanctus Benedictus Agnus Dei  




  • Tantum ergo                      B. Goikoetxea - S. Salaberri



  • Andante religioso             Salaberri Julio Valdés Goikoetxearen "Postcomunio" lanaren inguruan









  • Ave Maria                            B. Goikoetxea - S. Salaberri





      Prestakuntza autodidakta    Bizente Goikoetxea Ibarran jaio zen, 1854an. Konpositorea izan zen, eta musika erlijiosoari eskaini zion bere musika-ekoizpen osoa. Kapera-maisu izendatu zuten Valladoliden 1890ean; are apaiz ordenatu aurretik ere, eta, funtsean, prestakuntza autodidakta izan zuen. Nabarmentzekoa da hiri gaztelauko seminarioan egin zuen lan pedagogikoa; horren bidez, prestakuntzako nahitaezko gai izatera iritsi baitzen musika.   Zuzendaritza arlora ere hedatu zen aipatu lana, izan ere, katedraleko kaperaren zuzendaritzan egoteaz gain, Euskal Orfeoia sortu eta zuzendu zuen. Orfeoian jotzen zuten gehienak euskaldunak ziren, baina unibertsitateko ikasleak ziren Valladoliden. Bere ekoizpenean, hainbat meza, miserere, salbe, Ave Maria eta errepika nabarmentzen dira, bai eta herri-abesbatzarako eta organorako konposizio ugari ere