Gaurkotasuna

Prentsa-oharrak

20/10/2016

Santa Maria Katedraleko kriptan poesia-errezitaldi bat egingo da bihar, ostirala, dantzarekin eta musikarekin lagunduta

2016/10/20 Ekitaldiko protagonistak hauek izango dira: Jose Ruiz de Azúa eta Elisa Rueda poesia irakurtzen, Patxi Lebrancón bateria jotzen, Puri Santamaría abesten eta Silvia del Castillo dantza egiten

Gasteiz, 2016ko urriak 20.- Santa Maria Katedraleko kriptan Denbora biztanlerik gabe poesia-errezitaldia egingo da bihar, ostirala, dantzarekin eta musikarekin lagunduta. Ekimen berritzaile hori 20:00etan hasiko da, eta sarrera doan izango da kriptako leku urriak bete arte.  

Denbora biztanlerik gabe ekitaldiko protagonistak Jose Ruiz de Azúa eta Elisa Rueda izango dira, poemak irakurriko baitituzte. Horrez gain, Patxi Lebrancón izango dugu bateria jotzen, eta Puri Santamaría abesten. Silvia del Castillo izango da dantzaren arduraduna.   José Ignacio Besga, Wislawa Szymborska, Ángel González, Elisa Rueda, Mario Benedetti, Alfonsina Storni eta bestelako olerkigileren poemen bitartez, 'Denbora biztanlerik gabe' ekitaldiak denboraren, hots, gure garapena zizelkatzen duen tresna irmo horren hainbat ikuspegitan zehar eramango ditu ikus-entzuleak.   Protagonistek biztanlerik gabeko denbora batera eramango dituzte ikus-entzuleak Santa Maria Katedraleko kriptan. Sarrera Aiztogile kaleko 95.zenbakian izango da.