Gaurkotasuna

Jarduerak

14/02/2018

Hitzaldia: Vitoria-Gasteiz eta bere hinterland, Ismael Garcíak eskainita

Europa Kongresu Jauregiko Gasteiz aretoan egingo da hitzaldia, 19:30ean. Sarrera doakoa izango da, aretoa bete arte.

Ismael Garcíak, UPV/EHUko Erdi Aroko Historiako doktore eta arkeologoak, Gasteiz y su hinterland. Las claves que han guiado mis investigaciones sobre la evolución de Vitoria durante la Edad Media hitzaldia emango du otsailak 14ean, asteazkenean. Garcíak oso lotura estua dauka Santa Maria katedralarekin, hain zuzen ere tenpluan indusketak egin zituen taldeko kide izan baitzen, eta aurkeztu berri duen doktorego-tesiari buruz hitz egingo du. Izan ere, hiriaren jatorriari buruz eta XI. eta XV. mendeen artean hiriak izan zuen bilakaerari buruz egin dituen ikerketak laburbildu ditu tesi horretan.

Ismael Garcia