Datorren asteazkenean, otsailak 21, Javier González de Durana-k arte-kritikari, unibertsitateko irakasle eta museoetako zuzendaria, eremu artistikoena jorratu du bere hitzaldian
Iaz, Erromako Itunaren 50. urteurrena oroitu zen, horixe izan baitzen Europar Batasunaren abiapuntua. Zalantzarik gabe, hari askok ehundu zuten Europako historia, baina kultura izan zen prozesu horren elementu nagusietako bat. Premisa horrekin, Europak egun duen paperari buruzko hausnarketa bultzatu nahi dute Santa Maria Katedrala Fundazioak, Teologiako Fakultateak eta Euskalerriaren Adiskideen Elkarteak, ‘Cultura y Fundamentos de Europa /Kultura eta Europako oinarriak’ izeneko zikloaren bidez.