Gaurkotasuna

Argitalpena

03/03/2001

Zaharberritze integralerako Plan Gidatzailea [liburua]

Plan Gidatzailea 1998an aurkeztu zuten, eta 2001ean argitaratu zuten. 2002an Europa Nostra saria irabazi zuen, hain zuzen ere ondare arkitektonikoan esku hartzeko metodo integrala aplikatzeagatik.

Plan Gidatzaileak, Ondare Arkitektonikoan esku-hartzeko, monumentua espazio eta denbora loturen sistema konplexu bat bezala ulertzea proposatzen du, historiaren eta arkitekturaren bitartez heldu zaiguna. Ezer egiten hasi baino lehen, hura ulertu beharra dago.


Metodo hori hiru ikerketa- eta jarduera-ildo nagusitan oinarritzen da:


  •     Katedrala nola eraiki zen zehatz mehatz jakitea;
  •     kontserbazioarekin zerikusia duten alderdi guztiak aztertzea, bereziki egiturari lotuta daudenak, eraikinaren zati batzuk oso hondatuta daude eta;
  •     eta gutxi erabili arren kulturaren ikuspuntutik aukera bikainak eskaintzen dituen eraikin hau berreskuratzearen aldeko interesa sustatzea gizartean.


Lerro hauetan azaldutakoarekin bat, diziplinarteko ikerketetan tresnarik onenak erabiltzen ari dira analisia egiteko eta interpretatzeko, katedralaren erroetan dagoen informazioa berreskuratu nahian. Helburu nagusia eraikinari erabilera soziala ematea izan da, eta horretarako zaharberritze irekia gauzatu da.