Noizbait Gasteizko Santa Maria Katedrala bisitatu baduzu, agian ikusiko zenuen ezkututa ibiltzen den katu urdin bat. Ni nintzen, Katu!
Katedrala nire etxea da, hemen bizi naiz jaio nintzenetik. Nire aurretik nire gurasoak bizi izan ziren, eta lehenago nire aitona-amonak, birraitona-birramonak eta 1.300 urte edo gehiagotako nire familiako belaunaldi guztiak. Nik badakit hemen zer pasa den, nire amak hiriaren eta tenpluaren historia guztia kontatu baitit. Santa Maria Katedralaren sekretu guztiak ezagutu nahi dituzu? Lotu gerrikoa, denboran barrenako bidaia hastera goaz-eta!