ContraTango 2003. urtetik Sergio Fulqueris gitarrista, konpositore eta moldatzaileak garatzen duen proiektu bat da.
CONTRATANGO tango tradizionalaren eta garaikidearen musika-tresnarik adierazgarrienen soinuek osatzen dute: ahotsa eta gitarra.
Tangoa dantzatzeko behar den sentsualitatea transmititu nahian, musikariek pasioa eta intentsitatea jartzen dute abesti guztietan, betiko Tangoen bitartez. Tango errepertorio klasikoaren eta modernoaren abesti onenak biltzen ditu, eta zenbait abesti original.
Oraingoan, alderdi anitzeko Silvia Luchettiren ahotsa eta Claudio Constantiniren bandoneona izango ditu.