Gaurkotasuna

Jarduerak

30/06/2018

Kontzertua: Diego Vasallo, 'Baladas para un autorretrato'

Duncan Dhu taldeko kidea izan eta bakarka disko batzuk kaleratu ondoren, Diego Vasallok (margolaria, musikaria eta idazlea) disko berria aurkeztu du, ‘Baladas para un autorretrato’.

Misikaren ikuspuntutik, ibilbide aldaketa dakar disko honek. Aurreko lanetan Diegoren helburua abestiak biluztea bazen, hau da, ahalik eta gehien murriztea (gitarra akustikoa eta ahotsa), ‘Baladas para un autorretrato’ diskoan berriro jantzi ditu. Jantzi leunak dira, baina rock estilora hurbiltzen direnak. Musikaria estilo horretatik urruntzen joan da pixkanaka.

Oro har, diskoa tristea da. Halaxe egiaztatu ahal da ‘Ruido en el desierto’ eta ‘Mapas en el hielo’ abestietan, adibidez. Baina tonu alaiagoak ere entzun daitezke, italiar joera dutenak, adibidez ‘Cada vez’ eta, batez ere, ‘El desconocido’ abestietan. Azken hori ipuin lanbrotsua da, Washington Irvingen erara. Bilatzeko eta aurkitzeko diskoak daudela dioen axioma onartzen badugu, argi dago ‘Baladas para un autorretrato’ bigarren multzoan sartzen de la Vasalloren karreran.

Argibide gehiago eta salmenta www.kontzertuanetairekita.eus