Gaurkotasuna

Jarduerak

28/07/2018

Kontzertua: José Tomás Jiménez, 'Pozo la vid'

Lehen mailako gitarrista, Cante de las Minas de La Unión (Murtzia) Nazioarteko Jaialdian ‘Bordón Minero’ saria irabazi zuena 2014. urtean.

2012. urtean, Kordobako Flamenko Gazteen X. Txapelketan, lehen saria irabazi zuen Gitarrista Solista kategorian. Pegalajargo Kantu Lehiaketan gitarrista ofiziala izan zen 2009tik 2011ra. Horrez gain, hainbat kontzertutan jo du gitarristak, eta horien artean honako hauek dira nabarmentzekoak: Karlskronako Musika Jaialdia (Suedia), 2013an eta 2014an; Gitarra Flamenkoaren Nazioarteko I Kongresua, ‘Tres guitarras a Paco’ ikuskizunean, Niño Sebe eta Diego del Moradorekin, Kordoban, 2014an; eta Caracasko Flamenko Jaialdia, 2016an. Egun ‘Las Minas Puerto Flamenco’ ikuskizunean parte hartzen du, Espainiako antzokietatik (horien artean, Errege Antzokia) ibilbidea egiten ari den bira historikoan.

josé tomás