La Danserye taldea 1998an sortu zen Calasparran (Murtzian, Espainia), Erdi Aroko amaieratik Barrokoko hasiera bitarteko haize tresnak eta garai hartako musika ikertzeko, sortzeko eta zabaltzeko, betiere Errenazimenduan espezializatuz.
Kide guztiek haize tresnak ikertzen eta berregiten jarduten dute; hasiera-hasieratik eratu zuten beren tailerra eta interprete
gisa duten prestakuntza hainbat ikastaro eta eskolatan osatu zuten irakasle ospetsuekin: Jean Tubéry, Josep Borràs, Douglas Kirk, Renate Hildebrant, Jordi Savall edo Jeremy West.
Gaur egun Errenazimenduko musika tresnen bildumarik garrantzitsuena du Espainian eta Europan dagoen handienetariko bat da; izan ere, familia guztietan berrogeita hamarretik gora musika tresna dituzte. Era berean, ministrilekiko kezka handia azaldu dute, bai eta
XVI eta XVII. mendeetako kultura munduan betetako zereginarekikoa ere; gauzak horrela, ikerketa lanak aurrera eraman dituzte musikologo ezagunekin, adibidez Juan Ruiz Jiménez, Javier Marín López, Douglas Kirk eta Michael Noone-rekin.