Gaurkotasuna

Jarduerak

06/09/2018

Kontzertua: Tiburtina

XXXVI.Arabako Aintzinako Musika Astea

iburtina ahots talde femeninoa 2008an osatu zuten Schola Benedicta taldeko kide ohiek. Tradizio honetan oinarrituta, mendebaleko kantu laua, Erdi Aroko musika polifonikoa eta musika garaikidea interpretatzen jarraitzen du. Taldeko zuzendari artistikoa Barbora Kabátková (sojková) da.

Taldearen interpretazioaren interes nagusia hizkuntzaren ahoskera zuzena da, betiere jardun eta teoria garaikideetan oinarritako alderdi musikalei eta ahots arteari dagokienez.

Taldeak hainbat kide ditu; kide iraunkorrak honakoak dira: Ivana Bilej Brouková (sopranoa), Hana Blažíková (sopranoa, Erdi Aroko arpak), Marta Fadljevičová (mezzosopranoa), Anna Chadimová Havlíková (mezzosopranoa), Renata Zafková (sopranoa), Barbora Kabátková (sopranoa, zuzendari artistikoa, dramaturgia, Erdi Aroko arpak eta salterioa), Pavla Štepničková (altua), Daniela Čermáková (altua) eta Tereza Havlíková (sopranoa).

Taldeko kideek ez dute soilik jarduten Erdi Aroko musika interpretatzen. Izan ere, bestelako eszenatokietan ere jarduten dute Txekiar Errepublikan nahiz nazioartean, eta hainbat talderekin batera jardun dute (Collegium 1704, Collegium Marianum, Musica Florea, Ensemble Inégal, Hofmusici, Doulce Memoire, Collegium Vocale Gent, Bach Collegium Japan, etab.).

Bere ibilbide laburrean Tiburtina taldeak Txekiako jaialdi nagusietan jo du: Summmer festivals of Early Music Prague 2009, Lípa Musica 2009, St Wenceslas Festival Ostrava 2009 eta 2011. Eta Europako hainbat jaialditan; hona hemen: Concentus Moraviae Nazioarteko Musika Jaialdian 2010 eta 2012, Uckermärkische Musikwochen Germany 2010 eta 2011, Bratislavako Gogoeta Gregorianoak 2010, Pragako Paskoko Jaialdia 2013, Muziekcenter DeBijloke Gent 2012, Utrecht-eko Antzinako Musika Jaialdia 2017, etab.

2012ko apirilean Tiburtina-ren “Flos inter Spinas” lehenengo CDa argitaratu zen; lan hau Txekiako Supraphon musika argitaratzaile nagusiarentzat egin zuten. 2013an taldearen “Apokalypsis” (Animal Music) bigarren CDa grabatu zuten; lan hau David Dorůžka-ren jazz hirukotearekin elkarlanean egin zuten. 

Concierto