Gaurkotasuna

Argitalpena

30/10/2018

Kultur ondarearen gobernantza sistemikoa

Jardunbide egokia txosten hau CREADIS3 (INTERREG EUROPE 2017-2021)  proiektuaren esparruan prestatu da

Jardunbide egokien ikerketa honen xedea da gobernantzaren eta gobernantzak Kultur Ondarearen esparruan ekosistema berritzaileak sortzeko duen gaitasunaren ikuspegi sistemikoa eskaintzea. Horretarako, adibide zehatz bati helduko zaio: Santa Maria katedrala (Gasteiz, Euskadi) erabat zaharberritzeko lanak.  

Txostena CREADIS3 proiektuaren esparruan prestatu da, INTERREG EUROPE-ek finantzatutakoa (2017-2021) eta Eusko Jaurlaritza buru izan duena. CREADIS3 proiektuak berrikuntza modu jakin bat heltzen dio: teknologikoak ez diren bitartekoak erabiliz eskualdeko garapena sustatzen duen berrikuntzari. Ekonomiako, gizarteko eta ingurumeneko erronkei aurre egiteko, ezinbestekoa da berrikuntza; baina ez bakarrik sektore teknologikoetan; sektore horiek kulturan oinarritutako sormenarekin lotu behar dira.

Esparru horretan, Kultur Ondarearen arloan, gobernantzako jardunbide egokitzat hartu da Santa Maria katedrala zaharberritzeko lana. Katedrala XII. mendean hasi zen eraikitzen. Europar Batasunak, Vatikanoak eta Espainiako Kultur Ministerioak aintzatetsi egin dute Santa Maria Katedralaren Zaharberritze Osoa egiteko Plan Gidatzailearen (1996-1998) kalitatea; horri esker, Europa Nostra saria jaso zuen 2002. urtean. 2015. urtean, Munduko Ondareen zerrendan gehitu zuen UNESCOk Santa Maria katedrala, Donejakue bideko iparraldeko bideei lotutako ondare bezala. 

Txosten honek gobernantza sistemikoari buruz hitz egiten du; kontzeptu hori suspertzen ari da Santa Maria katedrala zaharberritzearen esperientziaren harira. Gobernantza sistemikoak aukera ematen du Kultur Ondarearen arloan gertatzen diren berrikuntzako, ikaskuntzako eta parte-hartze sozialeko prozesuetan dauden askotariko dinamika eta eskalak ulertzeko