Gaurkotasuna

Prentsa-oharrak

01/03/2019

Santa Maria Katedrala Fundazioak 3Dn aurkeztuko du Gasteizen jatorriaren berreraiketa

Arabako Foru Aldundiaren finantzazioari esker egin ahal izan da

Bideoa ikusgai dago  Gasteizen jatorria 

Santa Maria Katedrala Fundazioak ‘Gasteizen jatorriak’ aurkeztuko du bihar, ostiralean: Gasteizen jatorria 3Dn berreraikitzen duen ikus-entzunezkoa da; zehazki, IX. eta XII. mendeen artekoa kontatzen du. UPV-EHUk, Burgoseko Unibertsitateak eta Santa Maria Katedrala Fundazioak elkarrekin egin dute lana, Arabako Foru Aldundiaren finantzaketarekin. 

Tenpluan hainbat urtez egin diren indusketek fruituak ematen jarraitzen dute. Hiriaren jatorriak argitu ondoren, ondareari aplikaturiko teknologia berrien erabileran oinarritzen den proiektu bat garatzeko balio izan du eskuratutako datu-kopuru izugarriak.

Cristina González Enplegu, Merkataritza eta Turismoaren Sustapen Saileko diputatuak eta Jon Lasa Santa Maria Katedralaren Fundazioko zuzendariak aurkeztu dute gaur, berori garatu duen taldeko kideekin eta Igone Martínez de Luna Euskara, Kultura eta Kiroleko diputatuarekin batera.