Apirilak 11, osteguna, arratsaldeko 19.30etan Coda Grupo Vocal-ek "Aste Santuko kantuak" emanaldia eskainiko du. Kontzertua katedralaren barruan izango da eta sarrera dohainik aretoa bete arte
Gasteiz, 2019ko apirilak 10.- Santa Maria katedraleko habearte nagusiak ongietorria emango dio bihar Coda-ri, alegia, kantu gregorianoan eta lehen polifonietan aditua den Burgosko abesbatzari. 'Cantos de la Semana Santa' eskainiko du, urteko sasoi horretako liturgia-abestietan ardaztuta dagoen musika-emanaldia. Errezitala 19:30etan hasiko da, eta sarrera doakoa izango da, habeartearen edukiera bete arte.
Gasteizko elizbarrutiak eta Santa Maria Katedrala Fundazioak antolatu dute, eta elkarren segidako bigarren urtez kalitate goreneko errezitala ikusteko aukera egongo da, Coda abesbatzaren eskutik. Taldea 2013an Burgosen sortu zuten musika koralaren zenbait zalek, proiektu musikaletan parte hartu edo oraindik ere hartzen dutenak. Zuzendaria Fidel González da.
Antzinako musikan, zehazki, kantu gregorianoan eta lehen polifonietan, espezializatuta dagoen abesbatza honek konpromisoa hartua du liturgia-abestiak babesteko eta zabaltzeko. Ahots baxuko pertsonan talde txikia da, eta bizirik mantentzen du edozein garaiko kantuarekiko interesa: kantu primitiboetatik, musikarik modernoenera.
Zuzendariak esan duen bezala, “kantu gregorianoari buruzko informazio asko dago, baina oraindik asko geratzen da ikasteko. Hala ere, gabeziak izan arren, bere soinuetan murgiltzean inor ez da epel geratzen, izan ere, oso lagungarria da inspiratzeko eta emozioak transmititzeko, eta eragin handia du mendebaldeko musikan”.
Santa Maria katedralean ‘Cantos de la Semana Santa’ kontzertua eskainiko du, oso egokia urteko sasoi honetarako, alegia, Aste Santua baino egun gutxi lehenago. Errezitala katedralaren habearte nagusian izango da, eta 19:30etan hasiko da. Sarrera doakoa izango da, edukiera bete arte.