Gonbidapenak eskuragai izango dira maiatzaren 27tik aurrera Santa Maria Katedralaren Bisitarien Zentroan
Hiriko Luis Aranburu Eskolako ikasleak berriro igoko dira Santa Mariako arkupeetako agertokira, ikus-entzuleei ikasturte amaierako kontzertuak eskaintzeko. Ohikoa denez, pianoko ikasleen txanda izango da maiatzaren 29an (asteazkena); hurrengo egunean, berriz, askotariko diziplinatako ehun bat ikaslek hartuko dute protagonismoa, eta musika-tresna sorta handi batekin erakutsiko dituzte ikasturtean egindako aurrerapenak. Bi errezitalak hasiko dira 19:15ean, arkupeetan, eta doakoak izango dira; hala ere, Katedraleko Bisitarien Zentroan hartu beharko dira gonbidapenak aurretik.