Gaurkotasuna

Jarduerak

05/06/2019

ERMUALDE: arkeologiatik abiatutako proiektua komunitatearentzat

Sergio Escribano arkeologoak eta UPV-EHUren Ondare Eraikiari buruzko Ikerketa Taldeko kideak (GPAC) hitzaldi bat eskainiko du. Europa Biltzar Jauregiaren J.M. Barandiaran aretoan izango da, ekainaren 5ean eta 19.30etan. Sarrera librea edukiera bete arte

Ermuko Andra Maria Eliza monumentu-multzoari (Laudio) buruz arituko da, Euskal Kultura Ondarearen Inbentario Nagusian 2003an gehitu zena.  Hamarkada bat beranduago hasi zen programa monumentua berreskuratzeko, eta gaur egun ere jarraitzen du. Escribanok azaldu egingo ditu orain arte egindako jarduerak hainbeste karisma duen eraikin honentzat, bere iraganari buruzko historia xehetasunez landuta. Era berean, erreferentzia egingo die 2015etik geroztik txunditu gaituzten arkeologia indusketei. 

ermualde