Zure etxetik ateratako Santa Maria Katedraleko argazkia bidali eta bisita gidatua irabaziko duzu
Osasun-larrialdiak eragindako konfinamendua pixka bat arintzeko asmoz, Santa Maria Katedrala Fundazioak “katedrala zure leihotik” argazki-erronka jarri du martxan. Ekimen parte-hartzaile honen helburua elkarlanean sortutako argazki handi bat lortzea da, parte-hartzaile guztien ekarpenekin egindakoa, katedralak hiriko bizitzan duen presentzia islatuz. Horrela, ez da beharrezkoa katedral osoa hautematea, ezta argazkian katedralak erabateko garrantzia izatea ere, baina beharrezkoa da katedralaren zatiren bat agertzea edo ikusi ahal izatea.
Argazkiak posta elektronikoz bidali behar dira comunicacion@catedralvitoria.eus helbidera, Fundazioak baloratu ditzan. Baldintzak betetzen badituzte, proiektuaren parte izango dira, eta egileek katedralera bisita gidatua egiteko doako pasea jasoko dute, baldintzek horretarako aukera ematen dutenean