Gaurkotasuna

Jarduerak

07/09/2020

Aintzinako musika, katedralera bueltan

Arabako Aintzinako Musikaren XXXVIII. Asteak katedralaren nabea izango du es¬zenatoki irailaren 9, 10 eta 11n. 

Egunero, 20:15ean, emanaldi bat programatuko da eta, gainera, aurten bi jarduera osagarri izango dira. Horietako bat asteazkenean, hilak 9, izango da, 19:30ean Carlos Mena kontratenor gasteiztarrak hitzaldia eman¬go baitu emanaldiaren aurretik. Ordubete geroago, “Cantene d ‘Amore” abestuko du, Jone Martinez sopranoarekin eta Carlos Garcia Bernalt klabezinarekin batera. 

Irailaren 10ean, osteguna, Nereydas tal¬deak “L ‘amor castrato” katedralera era¬mango du, Filippo Mineccia kontratenorra buru duen proiektua, Javier Ulises Illánen zuzendaritzapean.