Gaurkotasuna

Jarduerak

29/04/2021

Familia-turismoa: Bisita karakterizatua eta tailerrak San Prudentzioren egunaren harira

Jarduerek 5.5 euroko tarifa izango dute eta erreserba egiteko 945 255135 telefonora deitu

Katedralaren bisita karakterizatua Pilares doktorearekin

Pilares doktorea etxeko txikienei katedralari egin beharreko zainketak nolakoak diren kontatzen die. (Bisitan, adingabeek ezin dute lagunduta egon, baina helduek bisita paralelo baterako izena eman dezakete.)

Adina: 5 - 8 urte 

Data: apirilaren 29an,  11:30etatik-12.45etara eta 17:00etatik-18.15etara

Tarifa 5,50 euro


Bisita-tailerra “Artisauak eta merkatariak”

Bisita: Bisita honetan, gure hiriaren jatorrian eta bere hirigintzan barrena ibilbide bat egingo dugu, eta Erdi Aroko Gasteizko eguneroko bizitzan egindako jarduerak ezagutuko ditugu. Gremioez, artisauez eta merkatariez hitz egingo dugu. Inguruko eraikinak ikustera hurbilduko gara, hala nola “El Portalón” eta “Andatarren dorrea”, eta katedralaren dorrera igoko gara. Talaia horretatik "almendra gotikoa” ikus dezakegu.

Tailerra: Etxeko ehungailu erraz baten fabrikazioa. Erdi Aroko artisauek bezala, kartoizko ehundegi txiki bat egingo dugu, eta koloretako artilezko zutoihal txiki bat egingo dugu.

Adina: 7 a 11 años 

Data: apirilaren 30ean, 11.00etatik - 13:30etara

Tarifa: 5,5 euro