"Kontzertuak Katedralean" Jazzargia Kultur eta Musika Elkartearen, Laboral Kutxaren eta Santa Mari Katedrala Fundazioaren ekimena da.
Datorren uztailean, ospe handiko artistak izango dira gure arkitektura-harribitxiaren elizpean, izan ere, beren talentuagatik eta lanagatik sarituak eta aintzatetsiak izan diran.
Josete Ordoñez
Madrilen jaio zen 1963an. Gitarrista gisa eman zituen lehen urratsak flamenkora bideratuta daude, eta, beraz, Paco de Lucia, XX. mendeko azken zatiko flamenko gitarrista guztien gurua izan denaren dizipuluen belaunaldikoa da.
2009an "Por el Mar" bakarkako lehen diskoa aurkeztu zuen, Chill flamenkoan eta munduko musiketan barrena egindako bidaia. Azken lan honekin XX. mende hasierako musika eta zinema mutua uztartzeko modu berri bat azaltzen du bere kontzertuetan.
Asmo horrekin jarraituz, 2020ko ekainean, Josete Ordoñezek bere azken lana kaleratu zuen: "Transeúntes", 9 abestiko lana, Gasteizen aurkeztuko duen komiki bat lagun duena.
Las negras del 45
Madrilen bizi den eta Pahola Crowley, Tatiana Suárez eta Mónica Matabuena abeslariek osatzen duten ahots talde hau, Espainiako jazz bokalari eskainitako hirukote femeninoetako bat da.
Taldekide bakoitza ibilbide zabal eta aberatsagatik nabarmentzen da. Hirukoteak harmoniak eta sonoritateak esploratu nahi ditu, bere interpretazioei soinu zaindua, swinga, energia eta kolorea emanez, eta inprobisazioa bere interpretazioen berezko zati gisa hartuz.
"Las Negras del 45" izeneko osotasun bakarra osatzen duten ahots, pertsona eta testuren collage bat.