Santa Maria katedralak Taracea taldearen kontzertua hartuko du datorren urriaren 29an, 20.00etan, Aitzina Folk jaialdiaren edizio berri baten aurkezpen gisa
Ikuskizun horrek tradizioaren eta orainaren arteko ibilbidea proposatuko dio ikus-entzuleari, jazzaren lengoaia eta munduko erritmoak ardatz hartuta.
Jendeak sarrera librea izango du lekua bete arte, eta Taracearen proposamenarekin Erdialdeko Europatik Santiagora bidaiatuko du, Frantziatik pasatuz eta Montserraten geldialdi bat eginez, Europa osoan zehar bidaiatu eta hizkuntza askotan abestu zuten erromesen errepertorio tradizionala gogora ekarriz.