Tobillasko San Roman elizaren sorreraren 1200 urteak eta Gesaltza Añanako Gatz Haranaren lehen aipamen idatzia ospatzeko
Arabako Foru Aldundiak, Santa Maria Katedrala Fundazioak, Gatz Harana Fundazioak, Valdegobia Turismoak etaEHUko gure katedrak antolatutako ekitaldian, bi mugarri historiko horiekin eta Arabako kultura-ondarearekin zerikusia duten pertsona ospetsuek parte hartuko dute, datozen irailaren 9an eta 10ean.
Edukiera mugatua izango da. Jardunaldien aurretik izena eman behar da. Irailaren 7ra arte egongo da denbora.