Gaurkotasuna

Jarduerak

12/09/2022

[Magialdia]: Ikusezinaren barruan. Magia elizpean

Emanaldiak irailaren 12,13 eta 14an izango dira, 20:30etan

Gonbidapenak Santa Maria Plazako elizpearen sarreran banatuko dira, 19:30etatik

Santa Mariako Elizpeak oso emanaldi berezia hartuko du aurten Magialdia - Gasteizko Nazioarteko Magia Jaialdiaren barruan. “Ikusezinaren barruan”, erabateko iluntasunean gauzatzen den magia-ikuskizuna da.

Emanaldia Juan Esteban Varela mago txiletarrak eskainiko du, hiru saiotan, irailaren 12, 13 eta 14an. Helburua ikusmen-arazoak dituzten pertsonek magiaz gozatu ahal izatea da, eta gainerako parte-hartzaileek kolektibo horren errealitatea bizitzeko aukera izatea. Horretarako, hainbat elementu jasoko dituzte, behin ilunpetan daudela, egoera “magikoak” bizi ahal izateko. Egunero 20:00etan hasiko den emanaldia, Magialdian egin ohi diren “Hurbilezko Magia Ibilbideak Alde Zaharretik” ikuskizunaren parte da. Sarrera librea da, gonbidapenarekin, baina gogorarazi behar da edukiera oso mugatua dela.