Gaurkotasuna

Jarduerak

05/10/2022

''Vitoria-Gasteizko kuadrillako ondare arkitektonikoa. Elementu txikiak'' liburuaren aurkezpena

Santa Maria katedralaren elizpean, urriak 5, asteazkenean eta arratsaldeko 19:00etan

Sarrera libre aretoa bete arte

Liburuki berri honek 24 urte iraun duen ziklo bat osatzen du, non ikusgarritasuna eman nahi izan baitzaie gure lurraldeko herrietan protagonista izan diren eta egungo eredu sozioekonomiko berriak direla-eta ahazteko eta desagertzeko arriskua izan duten hainbat arkitekturari (iturriak, garbitegiak, karobiak, teileriak, errotak, burdinolak, zubiak, kortak, erlategiak, elur putzuak, bola eta pilota jokoak, gurutzeak eta gurutzadurak).

Izan ere, argitalpen horien bidez, eraikitako ondasun horiek babestearen aldeko apustua egiten da, lehendik gauzatutako identifikazio, dokumentazio eta katalogazio prozesu zorrotz batean oinarrituta. Prozesu horrek irizpideak eta balio erantsia ematen dizkio ondorengo edozein birgaitze esku-hartzeri.