Gaurkotasuna

Argitalpena

13/01/2023

Zerbitzu Karta

Santa Maria Katedrala Fundazioak Zerbitzu Karta bat eskaintzen du bisita gidatuen programari eta Katedralaren Aterpetxeari

Zerbitzu Kartak herritarrei ematen zaizkien zerbitzuen eta atxikitako erakundeek beren gain hartzen dituzten kalitate-konpromisoen berri emateko dokumentuak dira. Era berean, puntu horiek betetzen direla ziurtatzeko, ezarritako adierazle zehatzak urtero argitaratzeko kon-promisoa hartzen dute erakundeek.

Horrela, Zerbitzu Kartari buruzko informazio guztia Fundazioaren zein Katedraleko Aterpetxearen webgunean dago eskuragarri. Pro-zesu honetan oso garrantzitsua izan da jasotako bisitarien eta era-biltzaileen iritzia. Hori dela eta, Fundazioak dei egiten die Katedralera edo Aterpetxera hurbiltzen diren pertsona guztiei, zerbitzua hobe-tzen lagunduko duten iradokizunak, iruzkinak edo oharrak helaraz ditzaten.