Gaurkotasuna

Jarduerak

29/04/2023

Aba Taanoren eskutik Gospela entzungai Katedralaren elizpean

Ongintzazko kontzertua Ugandako haurrei laguntzeko

Datorren larunbatean, apirilaren 29an, 19:30ean, Aba Taano boskote afrikarraren kontzertua izango da Santa Maria Katedralean. Ugandan, herrialde horretako haur eta gazteei etorkizun duina eskaintzeko sortutako “Musika bizitzak salbatzeko” proiektuaren umezurztegian hazi ziren 4 mutilek eta neska batek osatzen dute boskotea. Taldeak ‘Bizitzearen poza’ ikuskizuna aurkeztuko du, gospel, afrikar kantu eta ‘a capella’ abestutako pop erritmoekin. Kontzertuan bildutako diru guzti-guztia (emanaldia amaitzean dohaintza eskatuko da) umezurztegia finantzatzeko erabiliko da.