Gaurkotasuna

Jarduerak

12/05/2023

Santa Maria Katedralak Arabako Abesbatzak protagonista dituen urteroko kontzertu zikloa hartuko du

Arabako Abesbatzen Federazioarekin lankidetzan eta Laboral Kutxaren babesarekin, Santa Mariako Elizpea lurraldeko 20 abesbatzek parte hartuko duten bost kantaldiren agertoki izango da

Gasteizen, 2023ko maiatzaren 9an.- Ostiral honetatik, maiatzaren 12tik, aurrera, Santa Mariako Elizpeak Arabako Abesbatzen ordezkariak biltzen dituen musika zikloa hartuko du berriro, ‘Kontzertuan eta Irekita’ programaren barruan. Arabako Abesbatzen Federazioak bultzatutako eta Laboral Kutxak babestutako ekimenak 20 talde bilduko ditu maiatzean eta ekainean egingo diren bost saiotan. 

Inaugurazio kontzertua ostiral honetan, maiatzaren 12an, arratsaldeko 19:45ean izango da, eta bertan Badaya abesbatza, Lautada korala, Amalur abesbatza eta Bihotsak korala arituko dira. Hilaren 19an Haritz Hostoa, Vicente Garcia abesbatza, Ahots Argiak eta Enol koralaren txanda izango da. Hirugarren astean, maiatzaren 26an, Mairu abesbatza, Florida abesbatza, Gurasoak korala eta Dultzinea korala igoko dira oholtzara. Ekainean dagoeneko, ekainaren 2an, ostiralean, Arantzabelaren, Tantak abestaldearen, Kataliturri abesbatzaren eta Samaniego abesbatzaren txanda izango da. Itxierako kontzertua ekainaren 16an izango da Maiora Canemus, Oskarbi abesbatza, Gasteizko lagunak eta Erribera Beitia taldeekin. 

Emanaldi bakoitzerako sarrera doakoa izango da, baina gonbidapenak aurretik jaso beharko dira Katedraleko Bisita Zentroan. Kontzertu bakoitzaren aurreko asteko astelehen eta astearteetan jarriko dira Fundazioko bazkideen eskura, eta interesa duten gainerakoek asteazkenetik aurrera jaso ahal izango dituzte. Aurreikusitako eskaera handia dela eta, pertsona bakoitzeko 2 sarrera baino ez dira banatuko. Kontzertu guztiak Santa Mariako Elizpean izango dira, arratsaldeko 19:45ean hasita. 

Kontzertu bakoitzari buruzko informazio gehiago Fundazioaren webgunean: www.catedralvitoria.eus