Gaurkotasuna

Jarduerak

08/06/2023

[Kontzertua]: Fanny Desk

Fanny Desk Maite Arciniegak –kantu klasikoa– eta Jimmy Bidaurretak –piano modernoa eta moldaketak– osatutako bikotea da.

Bere 50. urteurrena dela eta, Arabako Arkitektura Teknikoaren Elkargo Ofiziala hainbat jarduera egiten ari da aurten lanbidea eta Elkargoaren lana ezagutarazteko. Jardueretako batzuk ekitaldi irekiak eta sarrera librekoak izango dira, eta horien artean dago Fanny Desk bikoteak ekainaren 8an Katedraleko Arkupean eskainiko duen kontzertua.

 Oso formazio eta ibilbide desberdinak dituzten bi artistek bat egiten dute proiektu honetan, itxuraz musika modernoa eta musika klasikoa bezain antagonikoak diren bi korronte musikal bata bestearen gainean jartzeko eta elkarrekin lotzeko helburuarekin. Horrela, ahots lirikoak ‘lied’ klasikoaren partiturari zorrotz jarraitzen dion bitartean, pianoa ustekabeko bideetatik doa, jazzetik hurbilago dauden bideetatik, eta, ondorioz, kontzertu “elkarrizketatua” sortzen da, Fanny Mendelssohn, Barbara Strozzi edo Julie Adrienne Karrikaburu bezalako artistei erreferentzia eginez.