Ekaina 16, ostirala, 19.00etan eta Santa Maria Katedralaren elizpean
Arabako Abesbatzen Federazioarekin lankidetzan eta Laboral Kutxaren babesarekin, Santa Mariako Elizpea lurraldeko 20 abesbatzek parte hartuko duten bost kantaldiren agertoki izango da.
Emanaldi bakoitzerako sarrera doakoa izango da, baina gonbidapenak aurretik jaso behar dira Katedraleko Bisita Zentroan (Santa María Kantoia 3, telf 945 255135). Kontzertu bakoitzaren aurreko asteko astelehen eta astearteetan jarriko dira Fundazioko bazkideen eskura, eta interesa duten gainerakoek asteazkenetik aurrera jaso ahal izango dituzte.
Aurreikusitako eskaera handia dela eta, pertsona bakoitzeko 2 sarrera baino ez dira banatuko.
ADI!, Ostiral honetan emanaldia 19.00etan hasiko da.