Gaurkotasuna

Jarduerak

23/06/2023

[Kontzertua]: Gasteizko Udal Musika Banda eta Manuel Iradier Abesbatza

Gonbidapenak, ekainaren 19tik aurrera, 11:00etatik 13:00etara, Farolen Museoan (Zapatari kalea, 35) 

Datorren ostiralean, ekainak 23, 19:45ean, Katedralak kontzertu berezia hartuko du Udal Musika Bandaren eta Manuel Iradier abesbatzaren eskutik. Luis Urduñaren zuzendaritzapean, bi musika-taldeek bizia emango diote Luis Aramburu konpositore arabarrak musika sinfonikorako duen gaitasunaren erakusgarri den “Zeruko deia” lanari.

Kontzertuaren erdigunea izango den “Zeruko deia” lanaz gain, Luis Arambururen beste lan batzuk ere aurkeztuko dira kontzertuan, hala nola bere Ave Maria eta Andre Maria Zuriari egindako Eskari Otoi-tza. Udal Bandak, halaber, Doss, Whitracre eta beste konpositore nabarmenen piezak joko ditu aurretik. Kontzertua doakoa izango da, ekainaren 19tik aurrera, 11:00etatik 13:00etara, Farolen Museoan (Zapatari kalea, 35) gonbidapena eskuratu ondoren.