Gaurkotasuna

Jarduerak

Datorren irailaren 21ean, osteguna, 20:30ean, Santa Maria Katedralaren erdiko nabea pribilegiozko eszenatoki bihurtuko da nazioarteko musika-erakunde klasikorik ospetsuenetako baten, Koloniako Filarmonikoaren Ganbera Orkestraren emanaldiKoloniako Filarmonikoaren Ganbera Orkestraren emanaldirako. Kontzertuan, Vivaldi (Lau Urtaroak), Mozart (Divertimentua re maiorrean KV136), Donizetti (Vieni: la mia vendetta) eta Paganini (Capriccioa biolinerako eta orkestrarako) artisten lanak taularatuko dira.

Kontzertu honen prezioak honako hauek dira: 22 euro helduentzat, 19 euro 65 urtetik gorakoentzat eta 14 euro 28 urtetik beherako ikasleentzat. Sarrerak Bisitarien Zentroan jasotzen dira.

Transeptuan dauden eserlekuetarako sarrerak 14 eurotan erosteko aukera ere egongo da, ikuskizunaren ikuspen murritzagoa izango baitute.