Gaurkotasuna

Prentsa-oharrak

06/11/2023

Katedraleko nekropolia, “cum laude” tesi baterako oinarria

Santa Maria Katedralaren zaharberritze-lanak hainbat doktorego-tesi egiteko oinarri izan dira. Hilabete honetan iritsi da azkena Fundaziora, Nerea García Ventadesen “Bizitza eta heriotza Gasteizen, XII. mendetik XVIII. mendera. Santa Maria tenpluko nekropoliaren azterketa bioantropologiatik, paleopatologiatik eta paleo-genetikatik”.

Santa Maria elizan berreskuratutako hezurren azterketan oinarritutako lan horren bidez, XII. mendetik XVIII. mendera bitarteko Gasteizko biztanleriaren egitura biologiko eta sozialaren funtsezko alderdiak ezagutu ahal izan dira, nekropoli horren testuinguru historiko, geografiko eta kronologikoa kontuan hartuta.

Nazioarteko tesi gisa katalogatutako lanak “Bikain Cum Laude” kalifikazioa jaso du EHUren aldetik. Zorionak Nereari bere lan bikainagatik eta Gasteizko muinoko antzinako biztanleen ezagutzari egindako ekarpenagatik.

Argibide gehiago:

https://www.ehu.eus/eu/web/doktoregoa/kuaternarioa-ingurugiro-aldaketak-giza-oinatzak-doktoregoa/defendatutako-tesiak