Gaurkotasuna

Jarduerak

27/03/2024

Santa Maria Katedralak San Juan de la Cruzen Kantu Espirituala hartuko du, Emilio Gutierrez Cabarekin

Kontzertua martxoaren 27an izango da, eta, aktore ospetsuarekin batera, Luis Santana baritonoa, Arturo Sepulveda biolontxelo-jotzailea eta Victor Carbajo pianista arituko dira. 

Herritarrek, oro har, hilaren 21etik aurrera jaso ahal izango dituzte sarrerak (SARRERAK AGORTUTA) gunetik edo zuzenean Bisitarien Zentroan bertan. 


Gasteizen, 2024ko martxoaren 19an.- Santa Maria Katedralaren nabean San Juan de la Cruzen Kantu Espirituala eskainiko du Emilio Gutierrez Cabak, datorren martxoaren 27an. Musika-atala Luis Santana baritonoak, Arturo Sepulveda biolontxeloak eta Victor Carbajo piano-jotzaileak osatuko dute. 

San Juan de la Cruzen Kantu Espirituala Urrezko Mendeko espainiar literaturako obrarik garrantzitsuentzat jotzen da, eta Gerald Brenan idazleak adierazi duenez, “beste poeta bakar bat ere ez da iritsi adierazpen lirikoaren horrelako gailur hain altuetara”. Oraingo honetan, Victor Carbajo konpositoreak pianorako, biolontxelorako eta ahotserako musikalizatu du pieza. Abesti baten eta bestearen artean, Kantua errezitatuko dute Santuak bere garaian idatzitako lehen bertsioan; eskuizkribu hori Ubedan kontserbatzen da. 


Errezitaldia Emilio Gutierrez Cabak eskainiko du; hau da, aktore ospetsua dena zineman, antzerkian eta telebistan eta mende erdiko ibilbide artistikoa duena eszenatokiko lanen artean eta pantaila txikiko eta handiko kameren fokuen aurrean. 


Musikaren atalean, ahotsa Luis Santana baritonoak jarriko du, Espainiako panorama lirikoan errespetatuenetako bat denak. Kontzertu-areto eta antzoki onenetan ez ezik,  jaialdi ospetsuetan ere jo du berak. Bestalde, Arturo Sepúlveda biolontxelo-jotzaile gazteak biolontxeloaren maisu handiekin ikasi du eta nazioarteko kontserbatorio ospetsuetan sartu da. Victor Carbajo piano-jotzailea, berriz, Espainiako lirikako eta abesti klasiko herrikoiko pertsonaia oso ezagunekin ibili ohi da bere biretan, eta, konpositore gisa, haren musika herrialde askotan interpretatu da. 


Sarrerak hartzea

Martxoaren 21etik aurrera, berriz, publiko orokorrak txartelak jaso ahal izango ditu www.catedralvitoria.eus web gunean edo zuzenean Bisitarien Zentroan bertan (2 sarrera pertsona bakoitzeko). 

Kontzertua 20:00etan hasiko da, eta doakoa izango da.