Gaston Bachelard soziologoak espazioen esanahietan murgiltzen gaitu La poetica del espacio entseguan, kanpoko espazioez ari garenean geure barruko estantziez ere ari garelako. Etxearen irudia hautatu du bere gogoen bizigune. Eta hiru denborak estekatu ditu bizigune hori ideatzeko. Bat, oroimen beroa, nondik datorren gogoratzeko. Bi, leihoak zabalik, uneari leku egiteko. Hiru, irudimena martxan, bere guraria ez ahazteko. Gelaka aritu da, bakean atontzeko estantzia bakoitza. Xede bakarra buruan: amets egiten jarraitzea.