Gaurkotasuna

Jarduerak

01/06/2024

Toulouseko Ganbera Orkestraren kontzertua Gasteizko Santa Maria Katedralean

Kontzertua ekainaren 1ean, larunbata, izango da 19:30ean.

Bihartik, maiatzaren 23tik, aurrera, herritarrek beren gonbidapenak jaso ditzakete Bisitarien zentroan edo www.catedralvitoria.eus web gunean


Gasteizen, 2024ko maiatzaren 22an.- Musika klasikoa entzungai izango dugu beste behin Gasteizko Santa Maria Katedraleko elizpean, datorren ekainaren 1ean, larunbatean, oraingo honetan Toulouseko Ganbera Orkestraren eskutik.

Kasu honetan, Toulouseko Ganbera Orkestrak, Gilles Colliarden musika- zuzendaritzapean, Italiako barrokoko konpositore handienak bildu nahi izan ditu. Programak bere asmamen guztia neurtzeko aukera emango du, eta garaiko instrumentu originalekin interpretatuko da.

Bihartik, maiatzaren 23tik, aurrera, herritarrek gonbidapenak jaso ahal izango dituzte Bisitarien Zentroan (Santa Maria Kantoia, 3) eta www.catedralvitoria.eus web gunean.