Gaurkotasuna

Jarduerak

09/10/2024

Santa Marian izango da Andre Maria Zuriaren Koroatzearen urteurreneko kontzertua

Gasteizko Udal Musika Bandak eta Manuel Iradier Abesbatzak musika eta ahotsak batuko dituzte In Coronatione kontzertuan, Andre Maria Zuriaren Koroatzearen 70. urteurrena ospatzeko. 

Kontzertua urriaren 9an izango da 19:30ean, eta, bertan, honako hauen kantuak entzun ahal izango dira: Whitacre, Van der Roost, Guridi, Iradier, Aramburu eta Jenkins. Programan nabarmentzekoa da Jan Van de Roosten ‘Canterbury Chorale’-ren interpretazioa, Udal Bandak lehen aldiz joko baitu. 

Gonbidapenak urriaren 2tik aurrera eskuratu ahal izango dituzte kofradiakideek Farolen Museoan (Zapatari kalea, 35). Publikoak oro har, berriz, urriaren 7tik aurrera eskuratu ahal izango ditu.