Gaurkotasuna

Jarduerak

19/10/2024

Aitzina Folk Kontzertua: Xuxurlaka

Xuxulaka taldea izango da jaialdi hau aurkezteko hitzordu musikalean, gaixotasun arraro bati ikusgarritasuna eman eta sendabide bat ikertzeko dirua biltzeko. Kontzertua Elizpean izango da, urriaren 19an, 19:00etan. 

Patxi Villen (jaialdiaren zuzendaria) eta Ainara Moreno dira Xuxulaka. Bikoteak Irlandako zelta musika tradizionalean oinarritutako errepertorioa aurkeztuko du; horrela, irlandar gaita eta whistleak joko ditu Patxik eta harpa Ainarak. Kantuen artean, Irlanda, Eskozia, Euskadi, Galizia eta Gaztelako folk doinuak dakarzkiguten konposizioak daude.

2013az geroztik, Aitzina Folk Jaialdi Solidarioaren helburua da, batetik, folk eta kultura tradizionala zabaltzea, musika, dantza eta tailerrekin, eta, bestetik, gaixotasun arraro bat, ataxia telangiektasia izenekoa, ikertzeko borroka bultzatzea, Euskadin gaixotasun hori duten 3 pertsona baitaude eta 40 inguru Estatuan.  

Bazkideek 945 255135 telefonora deitu behar dute urriaren 16a baino lehen, gonbidapena erreserbatzeko. Publikoak oro har sarrerak eskuratu ahal izango ditu urriaren 10etik aurrera labur.eus/xuxurlaka web gunean.