Bisita gidatuen programari esker, Santa Maria katedrala hiriko eta Euskadiko erakargarritasun turistikorik garrantzitsuenetako bat da. Eusko Jaurlaritzak programaren kalitatea aitortu zuen Turismoaren Sariarekin (2000). Era berean, helmuga turistikoen kalitatea hobetzeko helburuarekin Turismoko Estatu Zuzendaritzak sustatzen duen SICTED proiektuan parte hartzen du, eta Turismo Euskadi Kode Etikoarekiko konpromisoari atxikita dago.