Arakatu katedrala

Katedrala eta Gatz Haranaren bisita

Zatoz, eta esploratu Santa Maria katedrala (Gasteiz) eta Añanako Gatz Harana. Biak dira «Obretan eta irekita» filosofian oinarrituriko leheneratze-proiektu integralak, eta Europa Nostra saria jaso dute; hots, Europako zaharberritze-proiektuei ematen zaien «nobel saria».

Gasteizko Santa Maria katedralera barneratuz gero, Erdi Aroko hirigune eder-eder baten iraganera eta historia eraikira egingo duzu jauzi, ibilbide liluragarri batean. Ibilaldi historiko horretan, bisitariak lehengoratze-prozesuan dagoen monumentu batez gozatzeko aukera bikaina izango du, bai eta hiriaren beraren jatorriak ezkutatzen dituzten zimenduen gainean ibiltzekoa ere.

Gatz Harana gatzaren paisaia kultural eta naturala da, 6.500 urte baino gehiago dituena eta lehengoratze-prozesu bete-betean dagoena, jasangarritasuna berreskuratzeari begira. Jendeari irekita dagoenez, edozein adin eta kolektibotako bisitariek ibilbide gidatu zoragarri batez goza dezakete bertan. Hala, Añanako historia, arkitektura eta biodibertsitatea ezagutzeko aukera izango dute, baita gatza nola ekoizten den ikasteko abagunea eduki ere, eta, bisitaren amaieran, ur gaziaren onura terapeutikoak sentitu ahalko dituzte, gatz-span.

AUKERATU SANTA MARIA KATEDRALA ETA AÑANAKO GATZ-HARANAREN BISITA BATERATUA ETA DESKONTUA LORTUKO DUZU

Bisitarien zentroa

Cantón de Santa María, 3 - 01001 - Vitoria-Gasteiz

+34 945 255 135