Tenpluaren eraikuntza-arazoak eta bere zaharberritze-prozesua azaltzen dituen ikus-entzunezko batekin hasten da. Kriptara igotzen da bere historia ezagutzeko, sorreratik gaur egun arte, baita hiriaren historia ere, bere lehenengo eraikinak, harresiak edo hirigintza-lanak. Nabean milurteko ganga ikus daiteke, kare-harri beltzezko eraikuntza ikusgarria, antzinako harginen prozesuari jarraiki muntatua izan dena. Gurutzeria, girola eta kaperak bisitatzen dira eta, ondoren, errondaren pasabidera igotzen da, tenplua kanpoaldetik inguratzen duen korridore estura. Azken horrek katedralaren jatorrizko defentsa-izaera gogora ekartzen du. Triforioa arkuen gainetik tenpluaren barrualdea inguratzen duen galeria da, eta hortik nabearen ikuspegi desberdin bat eskaintzen da. Bisitaren amaieran, elizpean egindako zaharberritzea ikusi eta penintsula osoko portadarik onenetako bateko landutako tinpanoen kalitate apartarekin goza daiteke.