Kontzertuan eta irekita Santa Maria Katedrala Fundazioak abiarazitako ekimen bat da. Horren helburua da ospe handiko musikariak eta askotariko musika-estiloak tenplura erakartzea. Denboraldi bakoitzean, elizpeak gune paregabea eskaintzen du artisten eta ikus-entzuleen artean konplizitatea sortzeko, eta kontzertuak eta errezitaldiak esperientzia errepikaezinak bihurtzen dira.
Benetan askotariko musika-proposamenen eszenatokia izanik, Santa Marian bada lekua flamenko, folk, jazz, musika klasiko edo koru-kontzertuetarako, besteak beste. Kontzertuan eta irekita programari esker, beren talentu eta lanagatik kritikaren aitorpena jaso duten eta sarituak izan diren artistekin gozatzeko aukera izan dute ikus-entzuleek.
Kontzertuan eta Irekita 2024. programa Vital Fundazioak finantzatzen du