Santa Maria katedrala biziberritu egin da eta bertaratu nahi diren guztientzat dago irekia. Santa Maria Katedrala Fundazioak, eragile publiko eta pribatu askoren lankidetzarekin, kultura-programazio interesgarria garatzen du askotariko ekimenekin. Kontzertuak, errezitaldiak, biltzarrak, olerki-deklamazioak, antzerki-emanaldiak, zinema aire zabalean, tailerrak, haurrentzako kontu-kontalariak... gustu eta interes guztietarako eskaintza zabala.
Horrez gain, erakargarriagoa egiteko, tenpluko gune desberdinetan kokatzen dira, elizpean nahiz kriptetan, Santa Maria plazan, edota Arabako Lurralde Historikoko beste puntu batzuetan.