Lege oharra

SANTA MARIA KATEDRALA FUNDAZIOAK (aurrerantzean F.C.S.M.K.F), indarrean dagoen datu pertsonalen babesari buruzko (Europako 679/16 Erregelamendua eta bestelako garapen-arauak) Informazio Gizarteari zuzendutako Zerbitzuei eta Merkataritza Elektronikoari buruzko (34/2002 Legea, uztailaren 11koa) araudiak betez, www.catedralvitoria.eus webgunearen bidez gauzatzen diren eragiketa guztiei aplikatzen zaizkien erabilera-baldintza hauek aditzera ematen ditu. 

1. Lege datuak

SANTA MARIA KATEDRALA FUNDAZIOA, Aiztogilea kalea 93, 01001 Vitoria-Gasteiz (Araba); IFK: P-0100364I.

Tel.: 945 122160

Helbide elektronikoa: fundacion@catedralvitoria.eus

2. Jabetza intelektuala

Webgunearen eta bertan ageri diren edukien jabetza intelektualeko eskubideak F.C.S.M.K.F.-ri dagozkio.

Debekatuta dago webgunea edozein modutan aldatzea. F.C.S.M.K.F.-k ez du erantzukizunik hartzen webgunea baimenik gabe aldatzen edo manipulatzen bada. F.C.S.M.K.F.-k ez du baimenik edo lizentziarik ematen bere jabetza industrial eta intelektualeko eskubideak erabiltzeko, ez eta webgunearekin, zerbitzuekin edo edukiekin lotura duen beste edozein jabetza edo eskubide erabiltzeko ere. 

Debekatuta dago webguneko edukiak osorik edo partzialki erreproduzitzea, baldin eta edukien jatorria aipatzen ez bada edo aurretik berariazko baimena eman ez bada. Webguneko edukiak baimenik gabe erabiltzen badira eta kalteak sortzen badira F.C.S.M.K.F.-ren jabetza intelektual zein industrialeko eskubideetan, beharrezkotzat jotzen diren akzioak egikaritu eta erantzukizunak eskatuko dira.


3. Erabilera-baldintzak

Webgunea F.C.S.M.K.F.-k sortu du informazioa zabaltzeko, dohainik eta modu pertsonalean erabiltzeko. 

a) Zilegizko erabilera 

Webgunea eta bertan eskaintzen diren zerbitzuak erabiltzen dituzten pertsonek legeak eta trafikoaren erabilera betez jardun behar dute; ezin dituzte webgunea edo bertan eskaintzen diren zerbitzuak erabili legez kanpoko helburuetarako, ez eta beste pertsonen eskubideak urratuz ere, edota era batera zein bestera webgunea edo bertan eskaintzen diren zerbitzuak kaltetu, baliogabetu, gainkargatu edo hondatzeko moduan, eta ezin dute eragotzi beste erabiltzaile batzuek webgunea eta bertan eskaintzen diren zerbitzuak arazorik gabe erabiltzea. Betebehar hori betetzen ez duten pertsonek F.C.S.M.K.F.-ren eta hirugarrenen aurrean erantzun beharko dute, haiek izango baitira arau-haustearen ondorioz eragindako kalteen erantzuleak.

b) Akats posibleak 

F.C.S.M.K.F.-k ez du bermatzen webgunean sartzeko arazorik eta webguneko edukietan akatsik egongo ez denik; webgunean aipatzen edo erreproduzitzen diren argitalpen ofizialek informatzeko helburu soila dute, hau da, jatorrizko aldizkari edo iturri ofizialean egindako argitalpena gailenduko da beti.

c) Zerbitzuaren erabilgarritasuna

F.C.S.M.K.F.-k nahi duenean aldatu edo eguneratu ahal ditu webguneko informazioa, ezarpenak eta itxura, aurretik jakinarazi beharrik gabe.

F.C.S.M.K.F.-k ezin du bermatu webgunea eta bertan eskaintzen diren zerbitzuak etenik gabe erabilgarri egongo direnik. Webgunearen eta zerbitzuen funtzionamenduan etenak aurreikusi ahal direnean, haien berri emango da. 

F.C.S.M.K.F.-k ez du ez du erantzukizunik hartuko jarraian deskribatutako egoeren ondorioz kalteak eragiten badira, edozein motatakoak direla ere: webgunearen edo zerbitzuen funtzionamendua eteten bada; erabiltzaileek webgunea edo zerbitzuak behar ez bezala erabiltzen badituzte; webgunearen edo bertan eskaintzen diren zerbitzuen hutseginkortasuna; eta batez ere web-orrietarako edo zerbitzuak emateko erabiltzen diren orrietarako sarbideek behar bezala funtzionatzen ez badute.

4. Erantzukizuna webguneko informazioa erabiltzeagatik

Erabiltzaileak badaki eta onartzen du webgunea, bertan eskaintzen diren zerbitzuak eta edukiak erabiltzean bera dela erantzule bakarra. Webgunean sartzean eta bertan dagoen informazioa erabiltzean, erabiltzailea da erantzule bakarra. F.C.S.M.K.F.-k ez du ez du erantzukizunik hartuko erabiltzailea webgunean sartzearen edo bertan dagoen informazioa erabiltzearen ondorioz eragiten diren kalteen gainean, nahiz eta informazio hori iritzi bat defendatzeko edo erabaki bat (norberarena zein enpresarena) babesteko erabili. F.C.S.M.K.F.-k ez du erantzukizunik hartuko webgunean aipatzen diren eta beste webgune batzuetara daramaten esteken gainean, ez eta horietan dagoen informazioaren gainean ere.

5. Datu pertsonalen babesa

F.C.S.M.K.F. fundazioak erabiltzaileen pribatutasuna eta datu pertsonalen sekretua eta segurtasuna errespetatzen ditu datuak babestearen arloan aplikatzekoa den legerian ezarritakoarekin bat etorriz, zehazki Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2016ko apirilaren 27ko 2016/679 Erregelamenduan eta bere garapen araudian. Horretarako, beharrezko neurri teknikoak eta antolakuntzakoak hartu ditu, emandako datu pertsonalak galtzea, gaizki erabiltzea, aldatzea, baimenik gabe eskuratzea eta lapurtzea ekiditeko, eta aurreko guztia teknologiaren egoera, datuen izaera eta arriskuak kontuan hartuta.

Tratamenduen xedea eta zilegitasunaren oinarriak

F.C.S.M.K.F. fundazioak emandako zerbitzuak eskuratzeko edo fundazioak jarduteko datu pertsonalak eman behar direnean, datu horien tratamendua 2016/679 Erregelamenduaren (EB) 6.1 artikuluaren zilegitasuneko oinarrien arabera egingo da.

TRATAMENDUA

XEDEA

ZILEGITASUN OINARRIA

Bezeroak eta hornitzaileak

Bezero eta hornitzaileekiko harremanen administrazio, kontabilitate eta zerga kudeaketa

Kontratu bat betearaztea. Legezko betebeharra betetzea

Kontratistak eta azpikontratistak

Kontratatutako eta azpikontratatutako enpresekiko harremanen administrazio eta operazio kudeaketa eta legezko betebeharrak betetzearena.

Kontratu bat betearaztea. Legezko betebeharra betetzea

Giza baliabideen kudeaketa

Lan kudeaketa, kontratazioa, soldatak eta gizarte seguruak, laneko arriskuen prebentzioa eta prestakuntza

Kontratu bat betearaztea. Legezko betebeharra betetzea

Bazkideak eta mezenasgoa kudeatzea

Administrazio kudeaketa eta fundazioko bazkideen eta mezenasgoen legezko betebeharren kudeaketa

Legezko betebeharra betetzea

Saltoki puntuko terminaleko ordainketak kudeatzea

Txartelekin egindako ordainketak kudeatzea

Kontratu bat betearaztea. Legezko betebeharra betetzea

Erreserbak eta ostatuko erreserbak kudeatzea

Erreserbak eta ostatuko erabiltzaileen ostatu erreserbak kudeatzea

Kontratu bat betearaztea. Legezko betebeharra betetzea

Katedraleko erreserbak eta bisitak kudeatzea

Katedraleko bisita gidatuak kudeatzea eta jarraitzea

Kontratu bat betearaztea. Legezko betebeharra betetzea

Fundazioko jarduerak kudeatzea

Erakundeak egindako jardueren erreserbak kudeatzea eta jarraitzea: ikastaroak, tailerrak, hitzaldiak eta bestelako ekitaldiak

Kontratu bat betearaztea. Legezko betebeharra betetzea

Zabalkunderako jarduerak

Bitarteko propioetan eta kanpokoetan fundazioko jardueren promozio hedapena

Interesdunaren baimena.

Kontaktuak kudeatzea

Hirugarrenekiko harremanak kudeatzea

Interes legitimoa

Sarbideen kontrola eta bideozaintza

Erakundeko instalazioen segurtasuna kudeatzea

Interes publikoa

Beste hartzaile batzuk

Datu pertsonalak tratatuko dira bakarrik gure erakundearekin lotzen duen harremana betetzeko, eta hirugarrenei lagako zaizkie soilik helburu hori betetzeko (hornitzaileek ematen dituzten F.C.S.M.K.F. fundazioaren jarduera nagusiarekiko zerbitzu osagarriak barne, adibidez aholkularitzak eta informatika zerbitzuak, web ostatatzea eta abar) eta interesduna eta F.C.S.M.K.F. fundazioa lotzen dituen harremaneko legezko betebeharrak betetzeko.

Noiz arte gordeko ditugu zure datuak?

Datu pertsonalak gordeko dira interesduna eta F.C.S.M.K.F. fundazioa lotzen dituen harremanak irauten duen bitartean.

Onarpenean oinarritutako datuen tratamenduak indarrean egongo dira zuk berariaz baliogabetu arte edo gurekiko kontratu edo negozio harremanak bukatu arte.

Onarpena ezeztatzen edo kontratu edo negozio harremanak bukatzen direnetik aurrera, neurri teknikoak eta antolamendukoak ezarriko ditugu bermatzeko zure datuak soilik indarreko legezko betebeharrak betetzeko erabiltzen direla.

Erakundeak zure datuak deuseztatuko ditu indarreko araudiak zehazten dituen eta F.C.S.M.K.F. fundazioaren jarduera arautzen dituen epeetan, kontuan hartuta ekintza administratibo edo judizialen preskripzio epeak.

Bideozaintzako grabaketak gehienez ere hilabeteko epean gordeko dira, salbuetsita agintaritza judizialek edo segurtasun indar edo kidego eskudunek kontrakoa xedatzea.

Datuen nazioarteko transferentziak

F.C.S.M.K.F. fundazioak ez dizkie datuak transferitzen Europako Ekonomia Espaziotik kanpo kokatuta dauden enpresei edo horien zerbitzariei. Hala eta guztiz ere, nazioarteko transferentziak egiten diren ez ohiko kasu horietan, F.C.S.M.K.F. fundazioak beharrezko neurriak ezarriko ditu transferentziak bermeak eman dituen herrialde edo erakunde batera egin daitezen, edo transferentziak araudian ezarritako printzipio legitimatzaileetan oinarritzeko modukoak izango dira.

Eskubideak egikaritzea

F.C.S.M.K.F. fundazioko pribatutasun politikak interesdunari edonola ere bermatzen dio bere eskubide hauek egikaritzeko aukera: 

Norbere datu pertsonalak jasotzeko eskubidea, jakiteko zein datu ari diren tratatzen eta beraiekin zeintzuk tratamendu operazio gauzatu diren,

Zuzenak ez diren datu pertsonalak zuzentzeko eskubidea;

Datu pertsonalak ezabatzeko eskubidea, hori egitea posible denean;

Norbere datu pertsonalen tratamendua mugatzeko eskatzeko eskubidea, datuen zehaztasuna, legezkotasuna edo tratamenduaren beharra zalantzazkoak direnean; kasu horretan, erreklamazioak egiteko edo defendatzeko gorde ahal izango ditugu datuak.

Datu pertsonalak tratatzearen aurka agertzeko eskubidea, tratamendurako gaitzen gaituen legezko oinarria interes legitimoa denean. F.C.S.M.K.F. fundazioak zure datuak tratatzeari utziko dio ez badu interes legitimo larririk, edo erreklamazioak egin, egikaritu edo defendatzeko.

Datuak eramateko eskubidea, datuak tratatzeko gaitzen gaituen legezko oinarria denean kontratu harremana egotea edo zure baimena.

F.C.S.M.K.F. fundazioari emandako baimena indargabetzeko eskubidea.

Eskubideak modu hauetan egikaritu daitezke: 

- Posta zerbitzu bidez helbide honetara bidalita: F.C.S.M.K.F., Aiztogile kalea 93, 01001, Gasteiz edo mezu elektronikoa bidalita: protecciondatos@catedralvitoria.eus

- Datuak babesteko ordezkariari:  dbo-dpd@catedralvitoria.eus

Zure eskubideak behar bezala egikaritu ez dituzula uste baduzu, erreklamazioak jar ditzakezu baita ere Datuak Babesteko Espainiako Agentzian (www. aepd.es) 

Datu pertsonalak ematen badizkiguzu, legezko ohar hau eta pribatutasun politika onartzerakoan, erabiltzaileak baimena ematen du datuak termino hauen arabera erabiliak izateko.

6. Aplikatzekoa den legedia eta jurisdikzioa

Webgune honen erabilera Espainiako eta Europar Batasuneko legeei lotuta dago. Baldintza hauek interpretatzean gatazkarik sortuz gero, erabiltzailearen bizitokiari dagozkion epaitegietan ebatziko da.

7. Cookie Politika

Zer dira cookie-ak?

Cookie-ak testu-fitxategi txikiak dira, ia edozein webgunetan sartzean zure nabigatzailean gordetzen direnak. Haien helburua zera da: webgune batean sartzean, lehenago webgune horretan egon zarela eta zer egin duzun jakitea. Cookie-ek datu-mota hauek gorde ohi dituzte: informazio teknikoa, erabiltzailearen lehentasunak, edukien pertsonalizazioa, erabilerari buruzko estatistikak, gizarte-sareetarako estekak, erabiltzailea bere kontuan sartu den etab. Cookie-en helburua, webgunearen edukiak zure profilera eta beharretara egokitzea da. Cookie-ak erabiliko ez balira, webguneek eskaintzen dituzten zerbitzuak oso mugatuta egongo lirateke.

Webgune honetan erabiltzen ditugun cookie-ak

Beharrezko cookie-ak:

Webgunearen funtzionamendurako nahitaezkoak diren cookieak dira, eta ez dute pribatutasunari eragiten dion datu pertsonalik edo bestelako daturik jasotzen

Lehentasunezko cookie-ak

Cookie hauen helburua erabiltzaileak bere esperientzia hobetzeko aukeratutako lehentasunak eta konfigurazioak gogoratzea da. Webgunea bera erabiltzailearen banakako hautuen arabera egokitzeko dira.

Marketing cookie-ak:

Erabiltzaileen nabigazio-portaerari buruzko informazioa biltzeko diseinatuta daude. Batez ere hirugarrenek erabiltzen dituzte, hala nola publizitate-sareek edo sare sozialen plataformek.

Jarraian,hona hemen gure Sare Sozialeen pribatutasun politika ezagutzeko estekak:

Facebook: https://www.facebook.com/privacy/policies/cookies/

X: https://twitter.com/privacy

Flickr: https://legal.yahoo.com/ie/es/yahoo/privacy/cookies/index.html

Instagram: https://privacycenter.instagram.com/policies/cookies/

Youtube:https://policies.google.com/technologies/cookies?hl=es

Cookie Analitikoak:

Google Analytics: Cookie-ak gordetzen ditu webguneko trafikoari eta bisita-kopuruari buruzko estatistikak prestatzeko. Webgune hau erabiltzean, baimena ematen diozu Google-i zure datuak tratatzeko. Hortaz, zentzu horretan eskubiderik erabili nahi baduzu, Google-i jakinarazi behar diozu zuzenean.

Google-k konpromisoa hartzen du hirugarrenekin ez partekatzeko, nola eta ez den ezinbestekoa sistemak funtzionatzeko edota legeak horretara behartzen ez badu. Horri buruzko informazio xeheagoa kontsultatzeko https://policies.google.com/technologies/cookies?hl=es

Cookie-ak nola ezabatu

Zure ordenagailuan erabiltzen duzun nabigatzaile bakoitzean instalatutako cookie-ak ezaba ditzakezu. Cookie-ak gu bisitatzeko erabili den nabigatzaile bakoitzean instalatzen dira eta, beraz, nabigatzaile bakoitzean ezabatu beharko dituzu.

Hona hemen nabigatzaile nagusienetan cookie-ak ezabatzeko informazioa:

Cookie-ak Chrome nabigatzailetik kendu: https://support.google.com/chrome/answer/95647?hl=es

Cookie-ak Firefox nabigatzailetik kendu: https://support.mozilla.org/es/kb/Borrar_cookies

Cookie-ak Internet Explorar nabigatzailetik kendu: https://support.microsoft.com/en-us/help/17442/windows-internet-explorer-delete-manage-cookies

Cookie-ak Safari nabigatzailetik kendu: https://support.apple.com/es-es/HT201265

Cookie-ak Opera nabigatzailetik kendu: https://help.opera.com/en/latest/security-and-privacy/#clearBrowsingData

Cookie-i buruzko informazio zabalagoa behar baduzu, hurrengo agiriak irakur itzazu:

Datuen Babeserako Espainiako Agentziak Cookie-en erabilerari buruz eginiko gida.

Cookie politika honi buruzko edozein zalantza edo kontsulta izanez gero, jar zaitez gurekin harremanetan harremanetarako atalaren bidez.