Lan horiekin batera, egiturazko lehenengo eskoratze-lanak egin ziren. Hain zuzen ere, trabes-eskorak eta tiranteak ipini ziren habearte handietan, bai aretoko zentralean bai transeptuko ipar eta hego besoetan. Tiranteak eta eskorak fabrikan finkatutako metalezko hodiak ziren, eta horien helburua zen 1994tik aurrera mugimenduak kontrolatzeko sistemaren bitartez lortutako datuen arabera itxuraz egonkortasun gutxien zuten eremuak egonkortzea. Zurkaitz horiek guztiak banan-banan kendu dira, behin betiko egonkortze-lanetan aurrera egin den heinean, eta une honetan ez da bat bera ere geratzen Katedralean.