Hala ere, obra horrek aurrera egin ahala, matxurak gertatu ziren bi zutaberen zapatetan, indusketa arkeologikoaren ondorioz, hain zuzen ere juntura-berdintze bidez indusketa-lanetan egiten ziren aldez aurreko behin behineko sendotze-lanetan eragina izan baitzuten. Pitzadura horiek aditzera ematen zutenez, antzinako zimenduek ia guztiz galduta zuten erresistentzia-ahalmena. Hortaz, gainkonpresiozko hutsegite baten ondorioz bertan behera erortzeko arriskua zegoen, eta aurretiaz egindako indartze-lanekin ezin zen eragotzi. Horrenbestez, alboko habearteetako parpain-arkuen salmer-atalari eta habearte horien eta zentralaren arteko diafragmei eusteko hamabi metroko altuerako metalezko gaztelu banak eraiki ziren, Katedrala kaltetutako zutabeen gainetik eskoratzeko. Gaztelu horiek Katedralaren kaltetutako atalaren zama osoari eusteko gauza izan ziren, eta, beraz, erabat hondatzeko arriskua ekidin zen. Zimendu eta trabes-eskoratze guztiak zeharkako arkuekin konpondu ziren, eta ondoren desmuntatu egin ziren