2009. urtean zehar, Kristo Santuaren kaperaren zaharberritze-lan integrala burutu zen, barrualdean nahiz kanpoaldean. Kaperako obrak egitean, kupula erdiesferikoaren goiko aldetik kapera argiztatu izan zuen linterna baten arrastoak aurkitu ziren, eta, hori ikusita, pseudoanastilosi-lan bat egin nahi izan genuen berreskuratutako elementu batzuekin, baina denbora-kidetasunari eutsiz argi eta garbi ezagunak ziren diseinu berriekin forma orokorra berriro asmatuz, linterna berriaren irudia osatzeko.